XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ogasun eta Finantzen Saila, ZERGABILTZAILETZA.

3gn. Aldea.

Barakaldo, Jakinerazpena

Nik, Víctor Martínez Ayala jauna, Bizkaiko Foru Aldundiko Bilbo-Herrietako Hirugarren Aldeko Tributu Zergabiltzailea naizenonek, hauxe.

Jakin erazten dut: Nire agindupeko Zergabiltzailetza honetan, B.E.Z. eta Atxekipenen zioz Foru Altxorraren zordun diren M. Carmen Graels Fernandez eta Julio Lunate Torca bere senarraren aurka, printzipal, premiamendu errekargu eta atera daitezkeen kostu eta gastuetarako kalkulaturiko milioi bat bostehun eta berrogei mila hirurehun eta laurogeitasei pezetako zenbatekoan, jarraitzen den premiamenduzko administrazio espedientean, 1990.eko irailaren 27an, hurrengo finka bahitzeko idaztoharra egin zedin, Agindua eman nuela: Hirilurrekoa.

- Lau: A moetako etxebizitza, behekoaren gaineko lehenengo solairuan kokatua, I. Multzoko 1. zenbakidun etxearen ezkaratzaren ezkerraldean, gaur egun Sestaoko Marqués de la Fidelidad Multzoko 1. zenbakiaz seinalatua; hirurogeitamalau metro eta hogeitabat dezimetro karratuko azalera dauka eta aipatutako etxearen elementu komunen ehuneko hamarreko partaidetza.

Inskripzioa: Hirugarrena, Sestaoko 98. liburuko 430. liburukiko 166. orrialdearen atzekaldean, 7793. finka.

Aipatutako bahiturako aurrearretazko idaztoharra egin zen Barakaldoko Jabetza Erregistroan, Bizkaiko Foru Aldundiaren alde.

Zergabilketari buruzko Araudi Orokorreko 120-3. artikuluan xedatutakoa betetzeko, zordunari haren berri emateko ahaleginak egin ziren, ezer lortu gabe, ordea.

Zergabilketa eta Kontabilitateari buruzko Agintza Orokorreko 55-2. Erregelan xedatutakoa dela bide, Bizkaiko Egunkari Ofizialan sar dadin, honako honen bidez zordunari aipatu bahiturako idaztoharra jakinerazten diot, tasazioan eskuhar dezakeen peritu bat izenda dezakeela oharteraziz, espediente hau, garaia denean, Zergabiltzailetza Zerbitzuko Burutzari bidaltzeko, enkantea aipatu Araudiko 133. art.aren arabera baimentzeko; zordunari higiezinaren jabetza tituluak ekar ditzan gonbidapena egiten zaio, adierazi den Erregistroan bahitu den finkaren jabarizko titulazioari buruz dauden edukinei buruzko ziurtagiria lortzeko sortu eta sor daitezkeen gastuak haren pentsutan ordainduko direlarik.

Aurreko eginbidearen aurka, Zergabiltzailetza Zerbitzuko Burutzari, honako hau Bizkaiko Egunkari Ofizialan argitaratu eta hamabost egunetako epearen barruan, erreklamazioa jarri ahal izango zaio (Zergabilketari buruzko Araudi Orokorreko 187. art.).

Barakaldon, 1990.eko urriaren 31n.

Biltzailea, Victor Martínez Ayala.